Gure baitan

Ba du orain hogoita hamar bat urte, Amikuzeko arraintzaleen batasunako kideek garbitzen dituztela Amikuze kantonamenduko erreka bazterrak.
Kide berri batzuk – ez nahitaez arraintzale – nahi zuten parte hartu erreka garbitzetan.
Ondorioz, mila bederatzi ehun lauhogoi ta hamalau urtean, sortzen dugu Amikuzeko Errekan Lagunak elkartea, deneri idoki dena Oztibarre, Amikuze eta Iholdiko erreka garbitzeko.
Aiziritzeko herriko etxean dago gure egoitza zoziala.
Pasadizuendako, hastapenean, hasi gara garbitzen Lapiotzeko erreka (la Bidouze) eta Mahats erreka (la Joyeuse) ibaien erreka bazterrak eta hori, ur hegitarriak harritiak zegoelarik.

Pixkanakan, gure bolondrezko lana ontsa ulertua zenean, kasik gure ekintzak hunkitzen zituen herri guziak sustengatu gaituzte, dirutza mailian, hora nola, eskuratu ditugu, gure igandetako behar genituen gure tresneri ttipiak.

dscn0980.jpg

Gaur egun, berrehun kilometro ur bazter garbitu ondoren, amuarrain asko Amikuzen daude eta orain beste galde batzuk jin zaizkigu. Berrikuntza izan da, lan berri batzueri lotzea. 

Adibidez, Gamueko aintziarren ur bazterraren garbitzea ala Aiziritzeko latsatokia garbitzea.Duela orain era hiru urte, Iholdiko herriko etxearen galdearen ondorioz, zabaltzen dugu herriko edateko uraren babes erremua.Esaiten ahal dugu ere, egun urrunago kokatzen direla gure ekintzak mugikortasun gutxitua duten presonentzat , proposatzen ditugu bi arrantzako postua, argikio esaiteko eraikitze batzu, Aiziritzeko herriko erremu batean, aiseago hurbiltzeko urari arraintza aritzeko. 

Olivier GAUYACQ